Gure ikuspuntua

Euskaraz arituko den “HAMABI FUTBOL KLUBA” eratzeko proiektua

Nondik norakoa eta zergatia

Futbolean eta euskaraz jokatu. Hamabi Futbol Kluba sortu nahi dugu horretarako. Gure
helburua jatorri ezberdineko jendea euskara eta kirolaren bidez integratzea da, futbolaren bidez
euskara mundura eta mundua euskarara zabaltzea.

Euskara guztion ondarea izanik eta proiektu honen helburua soziala denez, uste dugu arlo pribatutik haragokoa dela ekimen hau, arlo publikoraino helduz. Horregatik “Hamabi”, futbolean hamaikak jokatu arren, hamaika baino gehiago garelako.

Lortu beharrekoa

Mundu akademikotik harago euskaraz jarduteko beste espazio eta beste aukera bat, euskaraz gozatzeko, euskaraz dibertitzeko eta, zergatik ez, euskaraz haserretzeko ere bai. Gazteei aukera emanez kirola egitearekin batera euskara modu naturalean –behartu gabe– erabil dezaten.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan!

Helburua

Helburua jatorri ezberdineko jendea euskara eta kirolaren bidez integratzea duen lagun talde bat gara. Futbolaren bidez euskara mundura eta mundua euskarara zabaltzea.